PRIBATUTASUN POLITIKA

DATUAK BABESTEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Datuen babesari buruzko Europako 2016/679 Erregelamendua eta datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko 3/2018 Legea betez, EKITERMIK, S. COOP.ek datuak babesteko gure politikaren berri ematen dizu.

NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

  • Sozietatearen izena: EKITERMIK, S.COOP. (aurrerantzean, “EKITERMIK”)
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakia: F75150169
  • Merkataritza datuak: Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta, 197. orrian eta 1. idazpenean.
  • Sozietatearen helbidea: Goru Kalea,1, 20500, Arrasate-Mondragón, Gipuzkoa.
  • Harremanetarako helbide elektronikoa: ekitermik@ekitermik.com            
  • Harremanetarako telefono zenbakia: 747 432 874

ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Tratamendu honen helburua eskaera honen eta Posta elektronikoaren eta kontaktuen agendaren kudeaketa eta kontrola da. Datu hauek ez dira hirugarren pertsonei helaraziko eta jasoak izan diren helburuarentzat soilik beharrezko edota legezko diren bitartean gordeko dira.

ZEIN DA ZURE DATUAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA?

Zure kontsultari erantzuteko emandako datuak EKITERMIKaren interes legitimoaren arabera tratatuko dira, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikuluarekin bat etorriz.

NORI JAKINARAZTEN DIZKIOGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Datuak erakunde publiko edo pribatuei jakinarazi ahal izango zaizkie, legez ezarritako betebeharrak betetzeko beharrezkoa bada, eta, barneko administrazio xedeekin, gure interes legitimoaren arabera.

DATUEN NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIARIK EGITEN DA?

Ez da aurreikusten zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea.

ZENBAT DENBORAN GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Kontsultei eta/edo eskaerei buruzko informazioa aldizka ezabatuko da, eta urtero berrikusi eta ezabatuko da.

ZER ESKUBIDE DITUZU ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI DAGOKIENEZ?

Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko, datuak mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, baita, hala dagokionean, zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakiak ez hartzeko eskubidea ere, ekitermik@ekitermik.com helbide elektronikoan eta posta helbide honetan: Goru Kalea,1, 20500, Arrasate-Mondragón, Gipuzkoa. Zure NANren kopia aurkeztu beharko duzu, eta argi eta garbi adierazi zein eskubide erabili nahi duzun. Zure eskubideak bete ez direla uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu.

DATU PERTSONALEN BABESA

www.ekitermik.com webgunearen bitartez jasotako datu pertsonalak, datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian (2016/679 (EB) Erregelamendua, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa) ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

SEGURTASUN NEURRIAK

EKITERMIKek jakinarazten dizu beharrezko segurtasun neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarrita dituela zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko; betiere, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta jasaten dituzten arriskuak kontuan hartuta. Hori guztia datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera (2016/679 (EB) Erregelamendua, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa).