A3e Eraginkortasun Energetikoko Enpresen Elkartea 2009an sortu zen, eraginkortasun energetikoaren arloan lan egiten duten enpresen interesak elkartu eta ordezkatzeko: Energia aholkulariak, Ingeniaritzak, Energia zerbitzuetako enpresak, Ekipo eta osagaien fabrikatzaileak, Mantentze enpresak eta instalatzaileak.

Helburuak:
  • Bazkideen eta sektorearen interesak ordezkatzea eta defendatzea.
  • Ezagutza teknikoa eta prestakuntza sustatzea.
  • Sektorea behar bezala egituratzen laguntzea.
  • Negozio-aukerak erraztea eta bazkideen arteko sinergiak sustatzea.
  • Ikerketa-, berrikuntza- eta garapen-jarduerak sustatzea.
  • A3e-ko enpresen nazioartekotzea erraztea.