ETXEBIZITZA GERNIKAN

90 m2ko etxebizitza baten erreforma burutu da energia aurrezteko neurri eraginkorrenak erabiliz. Etxebizitza pasibo bat egiteko teknikak erabili dira:

  • Azalera: 90m2
  • Isolamendua: Etxebizitza barrutik kaxa bat egin da zubi termiko guztiak kenduz. Aire kamarak insuflatu dira kortxoarekin eta trasdosatuak egin dira haitz-zuntzezko isolamendua erabiliz. Lurrean, zoru irradiatzailea resistentzia termiko handiko isolamenduarekin ipini da.
  • Leihoak: 5 zeldako PVC-zko leihoak erabili dira emisio baxuko eta kontrol solarra duten beirekin.
  • Aireztapena: Bero berreskuratzailearekin, Zehnder markakoa.
  • Argiztapena: LED teknologia
  • Berokuntza: Zoru irradiatzailea termostato intelegentearekin.
  • Akaberak: Gres portzelanikoa zoruan, egur imitaziozkoa. Azulejuak eta pintura.