Debagoiena 2030 ekimenak bulego birtual berriaren aurkezpena egin du Elgetan, eskualdeko energia-komunitateetako, udaletako eta energiaren inguruan lanean diharduten beste hainbat eragilerekin batera. Bulego honen bitartez, energia-komunitateen sustapenerako informazioa eta bidelaguntza eskainiko da.Energia berriztagarrien gaia lehen mailako erronka bihurtu da larrialdi klimatikoari aurre egiteko. D2030 ekimeneko koordinatzaile Elena Herrartek dioen bezala, “Erregai fosiletatik dator kontsumitzen dugun energiaren zatirik handiena eta datozen urteetan kontsumitzen dugun energia murriztea eta erabiliko duguna berriztagarria izatea da helburua. Erronka horri erantzuteko tokiko energia-komunitateek funtzio zentrala bete dezaketela sinistuta gaude”Proiektu honekin, herri eta auzoen parte-hartzea sustatu nahi da, energia-komunitateak sortuz. Herritarrak trantsizio energetikoaren protagonista bihurtzea nahi da, beraien energiaren ardura hartzeko aukera eskainiz.