NOLA AURREZTU ETXEAN ZURE ENERGIA SORTUZ

Energia-autokontsumoa gero eta irtenbide eskuragarriagoa da sare elektrikoarekiko mendekotasuna murriztu eta energia propioa sortzearen abantaila ekonomikoak aprobetxatu nahi dituztenentzat. Ekitermik-en, energia-aurrezpena maximizatu eta jasangarritasunari lagundu nahi dioten etxeei autokontsumorako irtenbideak eskaintzen espezializatzen gara.

ZER DA ETA NOLA LAGUN ZAITZAKE AURREZTEN?

Autokontsumoa eguzki-panel fotovoltaikoen sistema bat instalatzean datza, eguzki-erradiazioa aprobetxatuz elektrizitatea sortzeko aukera ematen duena. Energia hori zuzenean erabil daiteke zure etxean, eta horrek nabarmen murrizten du konpainia elektrikoei erosi behar diezun elektrizitate-kopurua, eta, ondorioz, berehala aurrezten da fakturan.

Gainera, kontsumitzen duzun baino elektrizitate gehiago ekoizten baduzu, soberakina sarera bota dezakezu, eta konpentsazio bat jaso horregatik, errentagarritasuna are gehiago handituz.

NOLA MAXIMIZATU ZURE AURREZKIA AUTOKONTSUMOAREKIN

Zure elektrizitatea sortzearen onurak nabarmenak badira ere, autokontsumo-sistema bati are etekin handiagoa ateratzeko estrategiak daude:

  • Egokitu zure kontsumoa eguzki-ekoizpen handieneko orduetara: Saiatu energia gehien kontsumitzen duten etxetresna elektrikoak erabiltzen (garbigailua, ontzi-garbigailua, etab.) eguzki-panelak elektrizitate gehien sortzen ari diren orduetan.
  • Gorde energia bateriekin: Zure aurrezkia hurrengo mailara eraman nahi baduzu, momentuan kontsumitzen ez duzun elektrizitatea metatzen duten bateriak instala ditzakezu, eguzkia erabilgarri ez dagoenean erabiltzeko aukera emanez (gauean, adibidez).
  • Zure kontsumoa monitorizatu: Monitorizazio sistema bat instalatzeak une oro zenbat energia ekoizten ari zaren eta zenbat kontsumitzen ari zaren jakiteko aukera emango dizu. Horrek zure erabilera optimizatzen eta aurrezteko aukera gehigarriak identifikatzen lagunduko dizu.

Beraz, energia-autokontsumoa da zure elektrizitate-faktura murrizteko eta, aldi berean, mundu jasangarriago bat lortzeko modurik eraginkorrenetako bat. Ekitermiken, neurrira egindako soluzioak eskaintzen dizkizugu, zeure energia sortzen has zaitezen eta autokontsumoaren onura guztiez goza dezazun.

EGUZKI-ENERGIA KOLEKTIBOA: AURREZPENA ETA JASANGARRITASUNA KOMUNITATEARENTZAT ETA BIZILAGUNENTZAT

Energiaren prezioen aldakortasunak ziurgabetasuna sortzen duen eta jasangarritasuna lehentasun bihurtu den testuinguru honetan, geroz eta komuitate gehiago eguzki panel kolektiboak instalatzearen alde egiten ari dira. Irtenbide horrek, energia-kostuak nabarmen murrizteaz gain, energia-eraginkortasuna sustatzen du eta bide batez, ingurumena zaintzen laguntzen du.

Eguzki panelen instalazio kolektiboa, komunitate bateko bizilagunek partekaktutako sistema fotovoltaiko bat ezartzea da. Eraikinen teilatua aprobetxatuz gero (nomalean aprobetxatzen ez den azalera bat), energia garbia sortzen da, eta horrek etxebizitzen elektrizitate-kontsumoaren zati bat har dezake, edo bestela, eremu komunetan erabil daiteke, hala nola igogailuetan, eskailera-argietan edo garajean.

Aurrezte ekonomikoa eta eraginkortasun energetikoa

Ekitermik-en, eguzki-energiaren epe luzerako abantailetan sinesten dugu. Aurrezki ekonomikoa da onura nagusietako bat. Plaken bidez energia propio sortzen denez, komunitateek sare elektrikoarekiko mendekotasuna murrizten dute, eta, ondorioz, elektrizitate-fakturak nabarmen murrizten dira. Gainera, eguzki-panelak instalatzeak eraikinaren energia-eraginkortasuna hobetzen du, eta etxebizitzen balio handitu dezake.

Ingurumenari egindako ekarpena

Eguzki-plakak jartzeak, auzokideentzako aurrezkia izateaz gain, karbono aztarna murrizten du, klima aldaketaren aurkako borrokan aktiboki lagunduz. Energia berriztagarriak aukeratzean, komunitatea jasangarritasunaren eredu bihurtzen da, eta era berean, inguruneari egiten die mesede.

Instalatzeko erraztatsuna eta inbertsioaren itzulera

Ekitermiken, instalazio-prozesu erraza eta arina eskaintzen dugu, komunitateak eguzki-energiaren onurez arazorik gabe gozatzeko aukera izan dezan. Gainera, eguzki-energiako proiektuek 3 eta 8 urte bitarteko inbertsio-itzulera izan ohi dute, eta horrek aukera hori irtenbide errentagarri eta jasangarri bihurtzen du.

Laburbilduz, eguzki-panelen instalazio kolektiboaren aldeko apustua egitea erabaki adimentsua da ikuspegi ekonomikotik, baina etorkizun garbiago eta iraunkorrago baten aldeko konpromisoa ere bada. Ekitermik-en zure komunitatea energia aurrezteko eta jasangarritasunerako erreferente bihurtzen laguntzeko gaude hemen.