Klima aldaketa geroz eta nabarmenagoa da eta gure ekoizpen ereduaren síntoma nagusia da. Euskal Herria herrialde garatua eta industriala da, eta horrek badu ordain bat. Euskaldunon CO2 isuriak oso handiak dira gainontzeko herritarrekin alderatuz (zehazki, Debagoienean 8,53 tona CO2 urteko/biztalenko).
Kontsumo eredu honen kalteez jakitunik, lege berriak iritsi dira ekintza planekin. Hala eta guztiz ere, badira hainbat proiektu lehenagotik martxan direla.
Guzti honetan, Ekitermiketik ekitaldietako karbono aztarna neurtzen dihardugu. Xabier Lizaurren hitzetan, «Urtean zehar bai enpresa mailan eta baita bestelako elkarte eta eragileek antolatzen dituzten ekitaldietan zer-nolako karbono aztarna sortzen den jakitea da helburua, eta ondoren datu horiek antolatzaileen esku utzi, aurrerago etorriko diren ekitaldiei begira neurri berriak har ditzaten. Modu berean, ekitaldira bertaratu den lagunari ere esan geniezaioke zer-nolako aztarna sortu duen ekitaldi horretara joatearren: zerbitzu publikoan bertaratu bada, autoz, oinez… Hala, proiektu honek harreman zuzena du Trantsizio Legearekin, lege horrek 250 langile baino gehiagoko enpresak derrigortu egiten dituelako euren karbono aztarna zein den aztertzera, eta egitasmo hau lagungarria izan daiteke eurendako»
Helburu nagusia kontzientziazioan datza. Horrelako karbono aztarnen azterketa baten emaitzak jaso, kontziente izan gaur egungo kontsumoaz eta ekintza planak diseinatu emisioak murrizteko
[/av_textblock] [av_image src='https://staging.ekitermik.com/wp-content/uploads/2024/10/Captura-de-pantalla-2024-10-10-091816-1-300×231.png' attachment='4115' attachment_size='medium' copyright='' caption='' styling='' align='center' font_size='' overlay_opacity='0.4' overlay_color='#000000' overlay_text_color='#ffffff' animation='no-animation' hover='' appearance='' link='' target='' title_attr='' alt_attr='' lazy_loading='disabled' id='' custom_class='' template_class='' av_element_hidden_in_editor='0' av_uid='av-m22zaryf' sc_version='1.0' admin_preview_bg=''][/av_image]
