ETXEBIZITZA ARRASATEN

Ekitermikek 100m2 inguruko etxebizitza baten obra burutu du “giltza eskura” formatuan hainbat esku-hartze eginez. Alde batetik, zurezko egituradun eraikina izatean, zura babesteko tratamendu bat eman zaio, eta bestetik, etxebizitza termikoki ondo isolatzeko gaur egun aurki daitezken irterbide eraginkorrenak erabili dira. Leiho isolatuak jarri dira eta fatxada termikoki isolatzeko, teknika desberdinak erabili dira itxituraren ezaugarrien arabera.

  • Azalera: 101m2
  • Isolamendua: Haitz-zuntzaezko trasdosatua eta haitz-zuntzezko insuflatuta.
  • Leihoak: 5 zeldadun PVCzko leihoak beira isolatuak.
  • Aireztapena: Naturala
  • Akaberak: Zur imitaziozko gres portzelanikoa zoruan, azulejuak eta pintura.