LEGE OHARRA ETA ERABILERA BALDINTZAK
EKITERMIK, S. COOP.ek Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako baldintzak betetzen ditu, eta, horretarako, honako lege ohar hau sortu du:
Webgunea erabiltzeak webgunearen erabiltzaile izaera ematen du, eta horrek berekin dakar lege ohar honetan jasotako xedapen guztiak erabat eta argi eta garbi onartzea. Webgunearen zerbitzu ematea une jakin batera mugatzen da; hain zuzen, erabiltzailea webgunera edo haren bidez ematen diren zerbitzuetakoren batera konektatuta dagoenera. Beraz, erabiltzaileak webgunea erabili nahi duen guztietan, arretaz irakurri behar du lege ohar hau; izan ere, webgunea bera eta haren erabilera baldintzak (lege ohar honetan jasotakoak) aldatu egin baitaitezke.
INFORMAZIO OROKORRA
- Sozietatearen izena: EKITERMIK, S.COOP. (aurrerantzean, “EKITERMIK”)
- Identifikazio Fiskaleko Zenbakia: F75150169
- Merkataritza datuak: Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta, 197. orrian eta 1. idazpenean.
- Sozietatearen helbidea: Goru Kalea,1, 20500, Arrasate-Mondragón, Gipuzkoa.
- Harremanetarako helbide elektronikoa: ekitermik@ekitermik.com
- Harremanetarako telefono zenbakia: 747 432 874
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
EKITERMIK da ekitermik.com webguneko elementu guztien titularra: iturburu kodea, nabigazio egitura, datu basea, edukia eta diseinu grafikoa -menuak, nabigazio botoiak, testuak, irudiak, egiturak, grafikoak, eta abar- (aurrerantzean, “Edukiak”) edo, hala badagokio, elementu horiek erabiltzeko dagokion baimena du, baina ez da ulertuko erabiltzaileari jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen araudiak aitortzen dizkion ustiapen eskubideak lagatzen zaizkionik, webgunea erabiltzeko behar-beharrezkoak direnak izan ezik.
Marka erregistratuak: hemen aipatzen diren produktu eta konpainien izen guztiak jabeen marka erregistratuak dira, eta, beraz, webgunera sartzeak ez du inolako eskubiderik ematen marka, izen komertzial eta/edo zeinu bereizgarrien gainean.
WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK
OROKORRA
Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea behar bezala erabiltzeko betebeharra, legearekin eta lege ohar honekin bat etorriz. Erabiltzaileak EKITERMIK edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor litezkeen kalte-galeren ondorioz.
Berariaz debekatuta dago webgunea erabiltzea EKITERMIK edo hirugarrenen ondasunak edo interesak kaltetzeko edo, beste edozein modutan, EKITERMIK edo hirugarrenen sareak, zerbitzariak eta gainerako informatika ekipoak (hardwarea) edo produktu eta aplikazio informatikoak (softwarea) gehiegi kargatzen, kaltetzen edo baliogabetzen dituzten helburuetarako.
EDUKIAK
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du edukiak legearen eta lege ohar honen arabera erabiltzeko, bai eta aplikatu beharreko gainerako baldintza, erregelamendu eta jarraibideen arabera ere. Adierazpen gisa, erabiltzaileak, indarrean dagoen legeriaren arabera, ezingo ditu honako hauek egin:
- Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eskura jarri, publikoki jakinarazi, eraldatu edo aldatu, legean baimendutako kasuetan edo EKITERMIK edo, hala badagokio, ustiapen eskubideen titulartasuna duenak berariaz baimendutako kasuetan izan ezik.
- Jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera softwaretzat edo datu basetzat har daitezkeen edukiak erabilera pribaturako erreproduzitu edo kopiatu, ez eta horiek publikoki jakinarazi edo hirugarrenen esku jarri ere, egintza horiek nahitaez baldin badakarte erabiltzaileak edo hirugarrenek erreproduzitzea.
- EKITERMIKeko erabiltzaileen eskura jartzen dituen webguneko eduki guztiak edo edukien zati handi bat atera eta/edo berrerabili.
DATUAK BILTZEKO INPRIMAKIAK
Webgunetik eskura daitezkeen eta une bakoitzean aplika daitezkeen pribatutasun politiketan xedatutakoari kalterik egin gabe, EKITERMIKari zuzendutako zenbait zerbitzu edo eskaera erabili ahal izateko, aldez aurretik dagokion inprimakia bete beharko da.
Erabiltzaileak webguneko inprimakien bidez ematen duen informazio guztiak egiazkoa izan beharko du. Horretarako, erabiltzaileak bermatzen du EKITERMIKari jakinarazten dizkion datu guztiak benetakoak direla, eta emandako informazioa behar bezala eguneratuta izango du, une oro erabiltzailearen benetako egoeraren berri emateko. Nolanahi ere, erabiltzailea izango da EKITERMIKari edo hirugarrenei ematen dien informazioarekin egiten dituen adierazpen faltsuen edo zehaztugabeen eta EKITERMIKari zein hirugarrenei eragin dakiekeen kaltearen erantzule bakarra.
WEBGUNERAKO ESTEKAK JARTZEA
Bere guneetatik gure webgunerako estekak jarri nahi dituen erabiltzaileak baldintza hauek bete beharko ditu, eta horien berri ez izateak ez du legearen ondoriozko erantzukizunetatik salbuetsiko:
- Estekak webguneko home page edo orri nagusiarekin soilik izan dezake lotura, baina ezin izango du hura inola ere erreproduzitu (inline linkak, testuen kopia, grafikoak, etab.).
- Nolanahi ere, unean-unean aplikatzekoa den eta indarrean dagoen legeriaren arabera, debekatuta egongo da frameak edo edozein motatako markoak ezartzea, baldin eta frameak edo markoak webgunera biltzen badira edo webgunekoak ez diren Interneteko helbideen bidez edukiak ikusteko aukera ematen badute, eta, nolanahi ere, webguneaz kanpoko edukiekin batera bistaratzen badira, eta: (i) zerbitzuaren edukien benetako jatorriari buruzko akatsa, nahastea edo engainua eragiten badute erabiltzaileengan; (ii) konparazio edo imitazio egintza desleiala eragiten badute; (iii) EKITERMIK markaren eta prestigioaren izen ona aprobetxatzeko badira; edo (iv), beste edozein modutan, indarrean dagoen legeriak debekatzen baditu.
- Esteka sartzen duen orritik ez da EKITERMIKari, haren bazkideei, enplegatuei, bezeroei edo ematen dituen zerbitzuen kalitateari buruzko adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik egingo.
- Inola ere ez da adieraziko esteka dagoen orrialdean EKITERMIK esteka jartzeko baimena eman duela edo, bestela, bidaltzailearen zerbitzuak babestu, lagundu, egiaztatu edo gainbegiratzen dituela.
- Debekatuta dago bidaltzailearen orriaren barruan EKITERMIKaren edozein marka deigarri, grafiko edo misto edo beste edozein ikur bereizgarri erabiltzea, legeak baimendutako kasuetan edo EKITERMIK berariaz baimendutako kasuetan izan ezik, eta, kasu horietan, klausula honetan ezarritako moduan webgunearekin zuzeneko lotura egiteko aukera ematen bada.
- Esteka ezartzen duen orrialdeak zintzo bete beharko du legea, eta ezin izango du inola ere eduki propiorik edo hirugarrenen edukirik jarri edo estekatu, baldin eta eduki horiek: (i) legez kontrakoak, kaltegarriak edo moralaren eta ohitura onen aurkakoak badira (pornografikoak, bortitzak, arrazistak, etab.); (ii) EKITERMIK bidaltzailearen ideia, adierazpen edo azalpen zilegiak edo ez-zilegiak sinatzen, babesten, atxikitzen edo edozein modutan bultzatzen dituen ideia faltsua eragiten badute erabiltzailearengan; (iii) EKITERMIKaren jarduerarekin desegokiak badira, bidaltzailearen webguneko leku, eduki eta gaiei dagokienez.
ERANTZUKIZUNETIK SALBU GERATZEA
INFORMAZIOA
Webgunera sartzeak ez du esan nahi EKITERMIK behartuta dagoenik haren bidez emandako informazioaren egiazkotasuna, zehaztasuna, egokitasuna eta gaurkotasuna egiaztatzera.
EKITERMIKek ez du bere gain hartzen webgunean emandako informaziotik hartutako erabakien erantzukizunik, ez eta erabiltzaileari edo hirugarrenei eragindako kalte eta galerena ere, baldin eta webgunean lortutako informazioa oinarri bakartzat duten jarduerak badira.
ZERBITZUAREN KALITATEA
Webgunera sartzeak ez du esan nahi EKITERMIKek birusik, harrik edo beste edozein elementu informatiko kaltegarririk ez egotea kontrolatu behar duenik. Nolanahi ere, erabiltzaileari dagokio informatika programa kaltegarriak detektatzeko eta garbitzeko tresna egokiak izatea.
EKITERMIKek ez du bere gain hartuko erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipo informatikoetan web zerbitzua ematen den bitartean sortutako kalteen erantzukizunik.
ZERBITZUAREN ERABILGARRITASUNA
Webgunera sartzeko, hirugarrenen zerbitzuak eta hornidurak behar dira, telekomunikazio sareen bidezko garraioa barne, eta horien fidagarritasuna, kalitatea, jarraitutasuna eta funtzionamendua ez dagozkio EKITERMIKari. Beraz, webgunearen bidez emandako zerbitzuak eten, bertan behera utzi edo eskuraezinak izan daitezke, webgunearen zerbitzua eman aurretik edo aldi berean.
EKITERMIKek ez du bere gain hartuko erabiltzailearengan sortutako kalte edo galeren erantzukizuna, baldin eta telekomunikazio sareetan akatsak edo deskonexioak eragiten badituzte eta, ondorioz, web zerbitzua bertan behera utzi edo eten egiten bada zerbitzua ematen den bitartean edo aurretik.
WEBGUNEAREN BIDEZ ESTEKATUTAKO EDUKI ETA ZERBITZUAK
Webgunera sartzeko zerbitzuak estekatzeko gailu teknikoak, direktorioak eta bilaketa tresnak ditu, eta, horiei esker, erabiltzaileak Interneteko beste webgune batzuetara jo dezake (aurrerantzean, “Estekatutako Guneak”). Kasu horietan, EKITERMIKek bitartekaritza zerbitzuak emango ditu, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 12ko 34/2002 Legearen 17. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta Estekatutako Guneetan emandako edukien eta zerbitzuen arduraduna izango da, baldin eta ez-zilegitasunaren berri badu eta esteka behar bezain bizkor desaktibatu ez badu.
Estekatutako Guneak egoteak ez du inola ere esan nahi horien arduradunekin edo titularrekin akordiorik dagoenik, ezta EKITERMIK emandako adierazpen, eduki edo zerbitzuak gomendatu, sustatu edo horiekin identifikatu behar denik ere.
EKITERMIKek ez ditu ezagutzen Estekatutako Guneen edukiak eta zerbitzuak, eta, beraz, ez du erantzukizunik izango Estekatutako Guneetako edukien eta/edo zerbitzuen ez-zilegitasunak, kalitateak, deseguneratzeak, erabilezintasunak, akatsek eta erabilgarritasunik ezak eragindako kalteengatik, ez eta EKITERMIKari zuzenean egotz ezin dakiokeen beste edozein kalterengatik ere.
SEGURTASUN NEURRIAK
EKITERMIKek jakinarazten dizu beharrezko segurtasun neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarrita dituela zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko; betiere, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta jasaten dituzten arriskuak kontuan hartuta. Hori guztia datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera (2016/679 (EB) Erregelamendua, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa).
LEGERIA
Lege ohar hau Espainiako legeriak arautzen du.