Enpresa eta administrazioen kudeaketa energetikoa burutzea geroz eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari da kostu energetikoak handitzen doazen heinean eta CO2-aren emisioak murrizteko dagoen beharragatik.
Kudeatzaile energetiko baten eginbeharren artean;
- Kontsumoen jarraipena
- Kontabilitate energetikoa eramatea eta efizientzia energetikoa hobetzeko neurriak proposatzea Erakunde eta enpresa ugarik funtzio hauek enpresa espezialitu baten eskuetan uztea erabakitzen dute beraien giza baliabideak dagokien aktibitatean zentratzeko.
Horregatik EKITERMIK-ek kudeatzaile energetiko bezala lan egiten du zure enpresarentzako. Gure bulegotik zuen instalakuntzak monitorizatuko ditugu gastu energetikoen kontrola, optimizazioa eta aholkularitza jarraia emanez.
Nola EGITEN DUGU?
- Energi kostea gutxitzea.
- Potentzia optimizatzea.
- Reaktibaren kontrola.
- Eraikinaren energi erabileraren analisia.
- Ekipoen inbentarioa.
- Hobekuntza neurriak.
- Datuen monitorizazio eta analisia
- Instalazioen kontrola.
- Inzidentzia alarmak.
- Inefizientziak identifikatu.
- Energi / prozesu ratioak sortu
- Aldizkako informeak.
- Aldagai ratio ezberdinen jarraipena.
- Aurrezpen neurriak planteatu.
MONITORIZAZIOA – ENERGIA KUDEATZAILEAREN ERREMINTA

EKITERMIK-en monitorizazio plataformaren bitartez edozein aldagai energetikoren neurketa burutu dezakegu bulegotik.
Datu guztiak plataforma digital batean biltzen dira eta horrek aukera ematen du honakoak analizatzeko: kontsumoen banaketak, ordu-laurdeneroko kurbak, faktura energetikoak etab…
Gainera, plataforma honek hainbat erreminta intuitibo ditu, lagungarriak izango zaizkigunak periodoka kontsumoak konparatzeko, kontsumo puntu ezberdinen arteko konparaketa egiteko edota Excel-era datoak esportatzeko. Egokia da instalakuntza eta puntu ezberdinetan dauden eraikinak kudeatzeko.
Proiektuak hainbat modutan planteatu daitezke; batzuetan hardware-a instalatu beharko da neurketa puntualak egiteko eta beste kasu batzuetan banatzaile elektrikoaren edo gasaren kontagailuan ditugun datuetaz baliatuko gara.