Instalakuntza energetikoen berrikuntza lanak egiten ditugu modu integral batean efizientzia hobetzeko. Bezeroari prozesu guztian ematen diogu aholkua: azterketa-hautaketa-instalakuntza-abiatzea eta mantentze lanetan ere.

NOLA EGITEN DUGU?

- Bideragarritasun teknikoaren azterketa: Kasu bakoitza modu indibidualean aztertzen dugu, lehenengo planoen bitartez eta ondoren instalazioan bertan. Bezeroaren beharretara ahalik eta hobekien egokitzeko.
- Proposamena: Proiektuaren bideragarritasuna definitu ondoren alternatiba ezberdinekin proposamen ezberdinak luzatuko ditugu. Proiektuaren definizioan zehar aholkularitza jarraia eskeintzen dugu.
- Instalazioa: Proiektuen instalakuntza eta mantentze lanak burutzen ditugu. Dirulaguntzen tramitazioaz arduratzen gara ere.
ZERTAN LAGUNDU ZAITZAKEGU?
- Argiteriaren instalakuntza, izan kaleko argiteria publikoa edo eraikinen barrukoa.
- Galdara gelaren berrikuntza, erregaiaren aldaketa burutu behar delako edo galdara efizienteago bat jarri behar delako.
- Klimatizaziorako sistemen balorizazioa eta instalakuntza.
- Zirkulazio punpen berritzea.
- Kondentsazio baterien instalakuntza.
Fabrikatzaile ezagunenekin egiten dugu lan, produktuaren garantia eta asistentzia teknikoa eskainiz.