ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

EKITERMIK-ek energia iturri berriztagarrietatik eratorritako  bero edo elektrizitate sorkuntza helburu duten instalakuntzak burutzen ditu. Espezialistak gara proiekzioan, instalazioan eta mantentze lanak egiten eguzki energia fotoboltaikoan, eguzki energia termikoan, biomasa instalazioetan, instalazio geotermiko eta aerotermikoetan.

NOLA EGITEN DUGU?

  • Bideragarritasun teknikoaren azterlana: Kasu bakoitza indibidualki aztertzen dugu lehendabizi planoen gainean eta ondoren instalazioan bertan, horrela bezeroari hobeto egokitzen zaion proiektua proposatzeko.
  • Proposamena: Proiektuaren bideragarritasuna definitua dagoenean alternatiba hoberenak proposatzen ditugu. Proiektuaren definizioan zehar aholkularitza jarraia eskaintzen dugu.
  • Instalazioa: Proiektuen instalakuntza eta mantentze lanak burutzen ditugu. Dirulaguntzen tramitazioaz ere arduratzen gara.