AUDITORIA ENERGETIKOAK ETA INGURUMEN PLANAK

EKITERMIKen badakigu industriaren konpetibitatea mantentzeko aspektu garrantzitsua dela gastu energetikoen murrizketa.

Industriek ekoizpen prozesuetan inefizientziak dituzte baita teknologia horizontalak deituriko ataletan ere.

Horregatik ekoizpen prozesuko kontsumo eta hobekuntzak ikertzeaz gain teknologia horizontaletan inplikatutakoak hartzen ditugu kontuan, hala nola, argiteria, aire konprimitua, klimatizazioa, hotz industriala, erauzketa, punpaketa, motoreak etab.

Auditorian egungo egoera energetikoaren “argazki” bat ateratzen dugu. Kontsumoen segmentazioa sekzioka edo ekipoka bereizten dugu, eta ekoizpen prozesuari edo teknologia horizontalei dagozkien kostuak zeintzuk diren adierazten dugu. “Base line”-a eta egungo energia errendimendua ezartzen ditugu enpresan.

Guzti honen helburua UNE-EN 16247 arauaren arabera inefizientziak identifikatzea da aurrezpen energetikoa, ekonomikoa eta CO2-aren isurpenak murrizteko neurriak proposatu ahal izateko.

Erregistro zenbakia:

2016-01292-E-002

Ingurumen planak:

Udal eta eskualde erakundeekin batera lan egiten dugu energia eta ekintza jasangarrien planak garatzeko, kontsumoa, karbono aztarna, isuriak eta neurri zuzentzaileak ezartzeko helburuarekin.

AUDITORIA ENERGETIKOAREN ETAPAK