INSTALAZIO BERRIZTAGARRIAK

EKITERMIK-ek energia berriztagarrien instalazioak burutzen ditu bero eta elektrizitate sorkuntzarako.

Espezialistak gara eguzki energia fotoboltaikoa, termikoa, biomasa eta geotermia instalakuntzen proiekzio, instalakuntza eta mantenuan.

Nola egiten dugu?

  • Bideragarritasun teknikoaren azterketa: Kasu bakoitza indibidualki ikertzen dugu planoen gainean, gero bertatik bertara bezeroen beharretara egokituko den proiektua planteatu ahal izateko.
  • Proposamena: Proiektuaren bideragarritasuna definitu ondoren, alternatiba hoberenak izango direnak proposatzen ditugu. Proiektuaren definizioan era jarraiean aholkatzen dugu.
  • Instalazioa: Proiektuen instalakuntza eta mantzentze lanak burutzen ditugu. Dirulaguntzen kudeaketa ere gauzatzen dugu bezeroarentzat.