AUDITORIA ENERGETIKOA INDUSTRIAN

EKITERMIKen badakigu industriaren konpetibitatea mantentzeko aspektu garrantzitsua dela gastu energetikoen murrizketa.

Industriek ekoizpen prozesuetan inefizientziak dituzte baita teknologia horizontalak deituriko ataletan ere.

Horregatik ekoizpen prozesuko kontsumo eta hobekuntzak ikertzeaz gain teknologia horizontaletan inplikatutakoak hartzen ditugu kontuan, hala nola, argiteria, aire konprimitua, klimatizazioa, hotz industriala, erauzketa, punpaketa, motoreak etab.

Auditorian egungo egoera energetikoaren “argazki” bat ateratzen dugu. Kontsumoen segmentazioa sekzioka edo ekipoka bereizten dugu, eta ekoizpen prozesuari edo teknologia horizontalei dagozkien kostuak zeintzuk diren adierazten dugu.

Guzti honen helburua UNE-EN 16247 arauaren arabera inefizientziak identifikatzea da aurrezpen energetikoa, ekonomikoa eta CO2-aren isurpenak murrizteko neurriak proposatu ahal izateko.

AUDITORIA ENERGETIKOAREN ETAPAK

Hasierako egoera
  • Energi kontsumitzaile gailuen inbentarioa.
  • Energi erabilera aztertu.
  • Neurketak egin.
Balantze Energetikoa
  • Instalazioen errendimendu eta kontsumo energetikoak analizatu.
Energi aurrezpen neurriak
  • Neurriak identifikatu.
  • Propasatu.
  • Lehentasuna eman.
Inbertsioak aztertu
  • Inbertsioen errentagarritasun mailak definitu.
  • Benchmarking.
Energi kudeaketa plana definitu