BIRGAITZE ENERGETIKOAK

EKITERMIK-ek eraikinetako fatxada eta inguratzaile termiko osoaren birgaitzeak egiten ditu

BIRGAITZE ENERGETIKOAREN ABANTAILAK

  • %70erarteko aurrezpenak energian.
  • Kondentsazioen arriskua murrizten da eta zubi termikoak ekidin.
  • Konfort termiko eta akustikoa hobetzen da.
  • Higiezinaren balio ekonomikoa errebalorizatzen da.
  • Etxebizitza barruko espazioa ez da murrizten.
  • Eraikinaren kalifikazio energetikoa hobetzen da.
  • Inbertsioa 5-7 urtetan amortizatzen da.

ERABILTZEN DITUGUN SISTEMAK 

  • SATE SISTEMA (ISOLAMENDU TERMIKOA KANPOTIK)
    • Fatxada kanpotik isolatzeko sistema bat da zeinek eraikinaren portaera energetikoa hobetzen duen barru- tik etxebizitzetan eragin gabe. Isolamendu mota ezberdinak erabiltzen dira (EPS, harri-ilea..) eta mota ezberdinetako akaberak lortu daitezke eraikinaren beharretara egokituz.
  • FATXADA AIREZTATUA
    • Fatxadak kanpotik isolatzeko beste era bat da, existitzen den fatxada eta amaiera berriaren artean, portaera energetikoa hobetzen duen aire kamara bat sortzen den bereizitazuna duena. Isolamendu mota ezberdinak erabiltzen dira eta akabera aukera anitzak daude ( zeramika, harria, konpositeak, metala, egurra…)

EKITERMIKEK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

EKITERMIK “giltza eskura” modalitatean bezeroarekin aurrez adostutako proiektua eta obra burutzeko egin behar diren lan eta tramitazio guztiaz arduratzen da. Zerbitzuaren pauso ezberdinak ondorengoak dira: